• EKONOMIA
  • Bizkaiko metalaren sektoreak bost hilabete daramatza hitzarmena berritu nahian

Bizkaiko metalaren sektoreak bost hilabete daramatza hitzarmena berritu nahian

ELA sindikatuak patronalaren "blokeoa" salatu du

Argazkia: ELA sindikatua
Argazkia: ELA sindikatua
2026eko apirilaren 13a - 14:20
Eg. 2026eko apirilaren 13a - 14:28

Bost hilabete pasa dira jada negoziazioak hasi zirenetik, baina oraindik ere ez da Bizkaiko metalaren sektorearen hitzarmena berritu. Langileek KPItik gorako soldata igoerak, lanaldi murrizketak, antzinatasun plusa eta bestelako berdintasun neurriak eskatzen dituzte, baina negoziazio-mahaiean ez dira patronalarekin adostasunera iritsi. 

 

ELA sindikatuak, zeinak negoziazio-mahaiean errepresentazio gehien (%40,66) duen, FVEM patronalaren "blokeoa" salatu du, negoziazioa "atzeratu" nahi duela egotzita. Ondorioz, apirilaren 23an ordezkarien batzarra deitu du sindikatuak, datorren negoziazio-mahaia baino lehen (maiatzaren 6an) egoera aztertzeko eta "hurrengo pausoak erabakitzeko" helburuarekin.