• EKONOMIA
  • Bizkaiko txakolina ere ohi baino goizago iritsiko da

Bizkaiko txakolina ere ohi baino goizago iritsiko da

Barietate nagusiak irailaren lehen astean biltzea aurreikusi dute

Magalarte upategiko mahastiak | Argazkia: Bizkaiko Txakolina sor-marka
Magalarte upategiko mahastiak | Argazkia: Bizkaiko Txakolina sor-marka
2026ko abuztuaren 21a - 13:27
Eg. 2026ko abuztuaren 21a - 13:29

Araban zein Nafarroan gertatu den moduan, gauza bera pasako da Bizkaian. Bizkaiko Txakolina sor-markako upategiek abuztu amaieran ekingo diote aurtengo mahats-bilketari, udako tenperatura altuek mahatsaren heltzea azkartu ostean. Barietate goiztiarrenak hilabetearen azken egunetan jasoko dituzte, eta Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zuri Zerratia —barietate nagusiak—, berriz, iraileko lehen astean.

 

Upategiek azaldu dutenez, udaberrian izan ziren tenperaturak, prezipitazioak eta argitasuna orekatuak izan ziren, baina udako tenperatura bereziki altua izaten ari da. Sor-markaren arabera, horrek mahatsaren ziklo begetatibo osoa azkartu du.

Bilduko diren lehen barietateek Bizkaian landatutako mahastiaren %11 pasatxo suposatzen dute. Barietate nagusien bilketa, berriz, irailaren lehen astean hastea espero den arren, datozen egunetarako iragarritako euriek epeak zertxobait atzeratu ditzakete.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain