BPGak %0,4 egin du gora lehen hiruhilekoan EAEn

Urte arteko Eustatek aurreratutakoaren arabera, baina, datu positiboa izanagatik ere, "desazelerazio txikia" atzeman du Eustatek

Behin betiko datuak ekainaren 2an emango ditu Eustatek | Argazkia: EnpresaBIDEA Behin betiko datuak ekainaren 2an emango ditu Eustatek | Argazkia: EnpresaBIDEA

Euskal Estatistika Institutuak ezagutarazi berri ditu lehen hiruhilekoko BPG Barne Produktu Gordinaren eta enpleguaren kontu aurreratuak. Horien arabera, ia puntu erdi —%0,4— hazi da BPGa 2022ko azken hiruhilekotik. Are gehiago, hamaika aldiz segidan izan da hiruhileko arteko datu hori positiboa, eta iazko epe beretik ere % 2,2 hazi da. Enpleguari dagokionez, %0,3 hazi da aurreko hiruhilekotik, eta %1,5 aurreko urteko epe berarekin alderatuta.

Datu positiboak izanik ere, "desazelerazio txikia" atzeman dela dio erakundeak sektore nagusietako jardueraren urte arteko tasan. Edozein kasutan ekainaren 2ra arte itxaron beharko da zehaztapenak ikusi ahal izateko, orduan ezagutaraziko baititu Eustatek behin betiko datuak.

Aldiz, baikorrago agertu ziren joan den astean BBVA Researcheko ordezkariak. EAEko ekonomiaren aurreikuspenak argitaratu zituen entitateak, eta bilakaera ikusita urte guztiko EAEko BPGa hasiera batean esperotakoa baino %0,7 gehiago haziko zela nabarmendu zuen —%1,3—. BBVA izan zen hasiera batean aurreikuspen apalenak egin zituen entitatea, batez ere espero baitzuten jarduera ekonomikoa eta enplegua apaltzea. Haien datuen arabera, berriz, bilakaera espero baino hobea izaten ari da, eta ez da aurreikusitako atzeraldirik gertatu. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK