• EKONOMIA
  • Brent upelak 100 dolarren langa gainditu du

Brent upelak 100 dolarren langa gainditu du

Irango gatazka hasi zenetik bikoiztu egin da petrolioaren prezioa

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko martxoaren 9a - 12:05

2022. urtean pasa zen azken aldiz: Brent petrolio upelak (erreferentzia Europan) 100 dolarreko langa gainditu du gaur goizaldean; West Texas Intermediate barietateak (WTI) (erreferentzia Estatu Batuetan) ere hala egin du.

 

Zehazki, Brent petrolio gordinaren upelaren kostua 119,40 dolarrekoa izatera iritsi da, nahiz eta gero 107 dolarren inguruan mantendu den, ostiraleko prezioaren aldean %15eko hazkundearekin. Otsailaren 27arekin alderatuta, alegia, Israel eta AEBk Iranen aurkako erasoaldia abiatu aurretik, Brent upela %64 garestitu da eta WTIk %78ko igoera izan du.

Gasaren prezioan ere eragina izaten ari da Ekialde Hurbileko gatazka, eta megawatt ordua 65,70 eurora iritsi da gaur goizeko zortziak aldera.

 

Ekialde Hurbilean izaten ari diren erasoek eta Ormuzeko itsasartea zeharkatzeko zailtasunek berdin jarraitzen duten bitartean, prezioetan ez da beherakada handirik izatea aurreikusten.