• EKONOMIA
  • Caixabankek enpresentzetzako bulego berria ireki du Donostian

Caixabankek enpresentzetzako bulego berria ireki du Donostian

Finantza erakundeak 3.800 milioi euroko finantzazioa eskaini zien iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresei

Argazkia: Caixabank
Argazkia: Caixabank
2026ko maiatzaren 28a - 10:47
Eg. 2026ko maiatzaren 28a - 10:59

Caixabankek enpresei zerbitzuak eskaintzeko espazio berria inauguratu du Donostian. Zuatzuko teknologia parkean kokatu dute zentroa, Urola eraikinean, eta 250 metro karratu ditu. Finantza erakundeak azaldu du bulego berriaren bidez Gipuzkoako enpresen hazkundea indartu nahi dutela.

 

Gipuzkoako hiriburuan Caixabankek enpresentzat irekitzen duen hirugarren bulegoa da, eta gaur gaurkoz 600 bat bezero dituzte orotara. Josu Alkain izango da espazio berriko zuzendaria, eta hamar laguneko lantaldea izango du bere esanetara. “Diziplina anitzeko talde bat dugu, non kudeatzaile komertzialak, kanpo-merkataritzako espezialistak, arrisku-analistak, administrazio-zerbitzua eta zuzendaritza uztartzen ditugun. Izan ere, CaixaBanken laguntza ez da finantzaketara mugatzen: gure kudeatzaileek hurbiletik lan egiten dute enpresekin beren erronkak ulertzeko eta neurrira egindako konponbideak eta laguntza integrala eskaintzeko”, adierazi du Alkainek.

Caixabankek 3.800 milioi euroko finantzazioa eskaini zien iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresei, 2024an baino %25 gehiago, eta orotara, 4.700 kreditu eragiketa baino gehiago egin zituen, urtebete lehenago baino %12 gehiago.