Confebaskek bezala, CENek ere uko egin dio ELA eta LABekin gutxieneko soldatari buruz eztabaidatzeari. Sindikatu abertzaleek biharko egin zioten gonbita Nafarroako patronalari, baina hark esan du ez dela bilerara joango.
Martxoaren 17ko greba orokorra aurretik, martxoaren 11n, hiru eragileek bilera egin zuten Iruñean. Orain, ordea, CENek adierazi du bilera egitekotan UGT eta CCOO sindikatuek ere egon behar dutela negoziazio mahaian. Bi sindikatuok biharko bileran parte hartzeari uko egin diote.
Manuel Piquer CENeko presidenteak azaldu du ELA eta LABi dagoeneko eman dietela euren erabakiaren berri eta akordio sektore arteko akordioak lortzeko CCOO eta UGTrekin abiatutako negoziazio mahaira gonbidatu ditu.
Halaber, Nafarroako patronalak Confebasken argudio bera erabili du LAB eta ELAren eskaerari emandako ezezkoa arrazoitzeko. CENek dio ez duela eskumenik lanbide arteko gutxieneko soldatarik hitzartzeko eta horretarako gaitasuna Espainiako Gobernuak duela.
Hitzarmen kolektiboen negoziazioaren bidez soilik negozia daitekeela gaineratu du, eta esparru horretan hitz egiteko prest daudela azaldu du Piquerek.