• EKONOMIA
  • EAEn %2,6 garestitu zen otsailean bigarren eskuko autoen prezioa

EAEn %2,6 garestitu zen otsailean bigarren eskuko autoen prezioa

Batez beste unitateko 12.830 euro ordaindu ziren

Otsailean 5.778 unitate saldu ziren EAEn| Argazkia: iStock
Otsailean 5.778 unitate saldu ziren EAEn| Argazkia: iStock
2025eko martxoaren 10a
Eg. 2025eko martxoaren 10a

Bigarren eskuko autoen prezioa %2,6 handitu zen batez beste otsailean EAEn, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Auto bakoitzeko 12.830 euro ordaindu ziren batez beste, eta, orotara, 5.778 unitate saldu ziren. Urtarrileko hilabetearen aldean, ordea, prezioa %0,4 txikiagoa izan zen otsailean. Ancove Espainiako Ibilgailuen Merkatari Elkarteak argitaratu ditu datuak.

 

Zortzi urte baino gehiago dituzten ibilgailuen prezioa 10.852 eurokoa izan zen, urte arteko %5,2ko hazkundearekin. Orotara, horrelako 4.380 auto saldu ziren. 2025eko urtarrilaren aldean ere prezioak %5,7 altuagoak izan ziren.

Lurraldeka sailkatuz gero, otsailean 871 turismo saldu ziren Araban, duela urtebete baino %0,8 gehiago; Gipuzkoan 1.847 unitate erosi ziren, %5,1eko igoerarekin; Bizkaian ere %2,6 gehiago saldu ziren, alegia, 5.778 auto. Batez besteko prezioak, hurrenkera berean, hauek izan ziren: 11.995 euro, 12.947 euro eta 12.830 euro.