• EKONOMIA
  • EHUko ikasle ohien %92k lana aurkitzen du ikasketak amaitzean

EHUko ikasle ohien %92k lana aurkitzen du ikasketak amaitzean

Lana duten ikasleen %52rentzat euskara da ohiko lan-hizkuntza

Argazkia: EHU
Argazkia: EHU
2026ko uztailaren 13a - 11:28
Eg. 2026ko uztailaren 13a - 13:44

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle ohien %92k lana aurkitzen du ikasketak amaitu ostean. Hala berretsi du 4.400 ikasle ohiek erantzun duten inkesta batek; erantzun duten pertsonek 2022. urtean amaitu zituzten ikasketak, eta datuek aditzera eman dute hiru hilabete baino gutxiago behar izan zituztela lehen enplegua eskuratzeko. 

 

Lanean ari diren horien gehiengoak (hamarretik zortzik) ikasi duen alorrarekin zer ikusia duen enplegua lortu du. %58k lan egonkorra du, izan kontratu mugagabea duelako edo autonomoa zein kooperatibista delako. Soldatapekoen %77k besteren kontura lan egiten du, %56k kontratu finkoa du, eta %44k behin-behinekoa. 

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak egin du azterketa, eta jakinarazi duenez, ikasle ohiek gehienez ere hamar hilabete behar izan dituzte ikasketak amaitu eta enplegua lortzeko. Era berean, txostenak euskara ikasteak duen garrantzia azpimarratu du: %41ak euskara beharrezkoa izan du lanpostua eskuratzeko, eta beste %23ari positiboki baloratu zaio. Gainera, inkestatuen erdiak baino gehiagorentzat (%52) euskara da ohiko lan-hizkuntza.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain