• EKONOMIA
  • EHUren 52 lanpostuetarako hautaketa-probak hasiko dira gaur, 14.138 hautagairekin

EHUren 52 lanpostuetarako hautaketa-probak hasiko dira gaur, 14.138 hautagairekin

Unibertsitateak deitutako 48 plaza libreak eta barne-sustapeneko beste lau betetzeko azterketak egingo dituzte gaur eta bihar

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko azaroaren 20a - 12:13

Gaur, azaroaren 20an, hasiko dira Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) 2026ko Lan Eskaintza Publikoaren hautaketa-probak. Guztira, 14.138 lagunek eman dute izena 52 lanpostuak eskuratzeko. Horietatik 48 sarbide librekoak dira: Psikologiako tituludunentzat plaza bat, administrazio-eskalako 37 eta mendekoen eskalako hamar. Beste lauak administrazio-laguntzaileen eskalan barne-sustapenerako gordeta daude.

 

Lehenengo azterketak gaur egingo dituzte, 15:30ean, EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Psikologiako hautagaientzat eta barne-sustapeneko plazetarako. Hautagai gehien bilduko dituzten probak, berriz, bihar izango dira, Barakaldoko BECen: administrazio-eskalakoak goizeko 10:00etan hasiko dira, eta mendekoen eskalakoak arratsaldeko 15:30ean. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain