• EKONOMIA
  • Emantzipatzen laguntzeko gida sortu du ekinbat! proiektuak

Emantzipatzen laguntzeko gida sortu du ekinbat! proiektuak

UIKren baitan egingo den gazteen emantzipazioari buruzko ikastaroan aurkeztuko da gida

Lau hizkuntzatan prestatu dute gida | Argazkia: iStock
Lau hizkuntzatan prestatu dute gida | Argazkia: iStock
2025eko irailaren 4a - 12:02

Etxebizitza eskuratzea gero eta konplexuagoa den une honetan, Emantzipatzen laguntzeko gida sortu da ekinbat! proiektuak, zeinetan Zabalduz Kooperatibako Batzen proiektuak, Sorginlore elkarteak, Ikaslan Gipuzkoak eta Ikertze Kultur Elkarteak parte hartzen duten. Gidaren izenak dioen moduan, emantzipatzen laguntzeko existitzen diren tresna, baliabide, erakunde eta egiturei buruzko informazioa biltzen da gidaliburuan, eta hiru ardatz hartzen ditu kontuan: etxebizitza, formakuntza eta lana.

 

Gida sortzeko lan handia egin dute sortzaileek, eta informazioa zenbait eragilerekin kontrastatu dute, hala nola, Gipuzkoako erakunde, garapen agentzia, formakuntza zentro, elkarte eta profesionalekin. Gainera, euskaraz gain, beste hiru hizkuntzetan ere prestatu dute gida: gaztelaniaz, frantsesez eta arabieraz.

Gida ez da oraindik argitaratu, irailaren 15ean egingo baiten TopaGune Ikastaroan aurkeztuko baita. Miramarreko Jauregira bertaratu eta UIKren baitan antolatutako formakuntza saioan parte hartzen dutenek eskuragarri izango dute gida, eta nola erabili ere ikasiko dute.

 

Goiz osoa hartuko duen jardunaldian, gidaz haratago, gazteen emantzipazioarekin, formakuntzarekin eta enpleguarekin lotura duten zenbait gai landuko dira, hitzaldien bitartez. Parte hartu nahi duenarentzat izen-ematea irekita dago uik.eus webgunean.