EAEn %1,0 handitu dira salmentak azalera handietan eta elikadura kate handietan, prezio konstanteetan, aurreko urteko hilabete beraren aldean. 2024ko uztailarekin alderatuta, ordea, salmentak ez dira aldatu.
Lurraldeka, urte artean salmentak gehitu egin ziren bai Araban (%1,7), bai Gipuzkoan (%1,1), baita Bizkaian (%1,1) ere. 2024ko uztailarekin alderatuta, salmentek Gipuzkoan %0,8 gora egin duten arren, ez da hala izan Bizkaian eta Araban, %0,4ko eta %0,2ko beherakada egon baita, hurrenez hurren.
Elikaduraren sektorean gorakada izan da salmentetan, %0,4 aurreko hilabetearen aldean eta %1,6 2023ko abuztuaren aldean; gainerako produktuen sektorean, aldiz, %0,8 jaitsi dira salmentak uztailarekin alderatuta, eta %0,1 aurreko urteko hil berarekin alderatuta.
Azalera handietako eta elikadura kate handietako langile kopurua %1,9 hazi da aurreko urteko hilabete beraren aldean. Uztailarekin alderatuta, igoera hori %0,6koa izan da.
Azkenik, 2024ko lehen zortzi hilabeteetako salmenta metatua %0,2 txikitu da EAEn. Elikaduraren sektorean salmenta metatuak %0,5 egin du gora, eta gainerako produktuen sektorean, aldiz, %1,5 behera.
Lurraldeka, Bizkaian eta Araban %0,5 eta %0,3 beheratu da salmenta metatua, hurrenez hurren. Gipuzkoan, ordea, hazkundea %0,4koa izan da.