• EKONOMIA
  • Enpresa-ekonomiari buruzko ikastaro berria aurkeztu du EHUk formakuntzarik ez duten langileentzako

Enpresa-ekonomiari buruzko ikastaro berria aurkeztu du EHUk formakuntzarik ez duten langileentzako

Basquefik eta Cebekekin batera hitzartutako akordioaren baitan eratu da ikastaroa

Argazkia: Cebek
Argazkia: Cebek
2026ko maiatzaren 18a - 11:50

Enpresa-ekonomiari buruzko unibertsitate ikastaro berria jarri dute martxan zenbait erakundek, helburu izanik finantza-arloko ezagutza bultatzea, batik bat, jada enpresetan lanean ari diren baina formakuntzarik ez duten pertsonentzat bideratutakoa. Akordioa Cebek, Basquefik eta EHUren artean hitzartu da.

 

Unibertsitatearen izenean, Javier Corral Lage Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanordeak adierazi du funtsezkoa dela enpresa txikien ezagutza ekonomiko-finantzarioak indartzea, lehiakortasuna bultzatze aldera. Bestalde, patronaleko idazkari nagusiaren ondokoa den Gonzalo Salcedok azpimarratu du “ezagutza ezin dela profil espezializatuen esku soilik geratu”, eta gaineratu du ezinbestekoa dela enpresetako langileek errealitate ekonomikoa ulertzea, hala gaitasun handiagoa izango dutelako erabakiak hartzen direnean “irizpide handiagorekin parte hartzeko”.

Gauzak horrela, ikastaroan hainbat gai landuko dira, hala nola, oinarrizko finantza egoerak, kostuen kontabilitatea, kudeaketarako kontabilitate analisia, etab. Gai guztiak “enpresen errealitatera eta haien eguneroko beharretara bideratutako ikuspegiarekin” aztertuko dira.