• EKONOMIA
  • 433 enpresa sortu dira apirilean Hego Euskal Herrian

433 enpresa sortu dira apirilean Hego Euskal Herrian

Iaz baino %16,27 negozio gehiago ireki dira EAEn, baina %4,25 gutxiago Nafarroan

124 negozio itxi dira apirilean | Argazkia: iStock
124 negozio itxi dira apirilean | Argazkia: iStock
2025eko ekainaren 10a

Apirilean Hego Euskal Herrian sortu berri diren enpresei buruzko datuak argitaratu ditu gaur INE Estatistika Erakundeak. EAEri dagokionez, %16,27ko gorakada izan da urtebetean, 343 negozio berri sortu baitira; Nafarroan, aldiz, %4,25eko jaitsiera izan da, 90 enpresa berri sortu baitira (iaz 94 izan ziren).

 

Apirilean ireki berri diren enpresa horien guztien gehiengoak sozietate mugatuak izan dira, hots, 342 EAEn eta Nafarroan guztiak; soilik EAEko enpresa bat da sozietate anonimoa.

Aldi berean, beste zenbait enpresek ere itxi dituzte ateak. EAEn, iaz baino enpresa gehiago sortu diren moduan, gehiago izan dira itxi direnak ere: 120 negozio itxi dira apirilean, aurreko urteko epe berean baino %3,45 gehiago. Nafarroaren kasuan, ordea, iaz baino enpresa bat gutxiago desagertu da, orotara lauk jaitsi baitute pertsiana.

 

Borondatez itxi dute negozioa EAEko 91 enpresek, beste enpresa batekin elkartu dira EAEko lau negozio eta Nafarroako bat, eta bestelako arrazoiengatik desagertu dira EAEko 25 sozietate eta Nafarroako hiru.