2026ko apirilaren 9a - 10:19
Eg.
2026ko apirilaren 15a - 10:18
Gipuzkoan eta Araban baina bi egun beranduago bada ere, jada martxan da 2025eko errenta kanpaina Nafarroan. Gaurtik aurrera lurraldeko zergadunek beren proposamenak onartu edo aldatu ditzakete; aitorpena egiteko azken eguna ekainaren 25a izango da.
Aitorpena egiteko hiru bide aukera ditzake herritarrak: aurrez aurreko hitzordua eskatuta, telefono dei bidez edota telematikoki. Bada, ordea, EAErekin alderatuta desberdintasun azpimarragarri bat: EAEn aitorpena nahitaez egiteko muga 20.000 euroan finkatu da, eta Nafarroan, aldiz, 14.490 euroan.