• EKONOMIA
  • 2025eko errenta kanpaina martxan da Araban eta Gipuzkoan

2025eko errenta kanpaina martxan da Araban eta Gipuzkoan

Zergadunek autolikidazio proposamenak onar ditzakete gaurtik aurrera

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko apirilaren 7a - 09:49

Gaur, apirilaren 7an, martxan jarri da errenta aitorpenaren kanpaina, bai Araban, baita Gipuzkoan ere. Arabako zergadunek ekainaren 25era arte izango dute epea proposamenak onartzeko, eta Gipuzkoakoek, ordea, uztailaren 2ra arte.

 

Bi lurraldeetan jada onar daitezke autolikidazio proposamenak, baita aldaketak eskatu ere hala behar den kasuetan. Hori egiteko hainbat bide izango dira: Errenta+ aplikazioaren bitartez Gipuzkoan, Rentared modalitatea erabilita Araban (Interneten bidez), aurrez aurreko hitzordu bidez, telefonoz….

Bestalde, gogoan izan 2025eko errenta aitorpenak bi berezitasun nagusi dituela aurreko urtearekin alderatuta: batetik, ez dute derrigorrez aitorpena aurreztu beharko 20.000 eurotik beherako lan etekinak dituztenek; bestetik, kenkari berri ugari gehitu dira kanpainara (alokairuari dagozkionak, trantsizio-energetikoarekin loturikoak…).

 

Bi foru ogasunek adierazi dute 2025eko kanpainak zergadunei egingo diela mesede. Izan ere, Arabako aldundiaren arabera %70 ingururi dirua itzuliko zaie (orotara 195,5 milioi euro), eta Gipuzkoako aldundiak gaineratu du kenkariek 330.000 zergadunengan izango dutela eragina (105 milioi eurokoa).

Bizkaiaren eta Nafarroaren kasuan, errenta aitorpenaren kanpaina bi egun barru hasiko da, apirilaren 9an.