• EKONOMIA
  • Erretiro-pentsioa hilean 1.842 eurokoa izan zen iaz EAEn

Erretiro-pentsioa hilean 1.842 eurokoa izan zen iaz EAEn

530.778 pentsiodun daude guztira, 2024an baino 4.000 gehiago

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko otsailaren 10a - 15:03

Joan den urtearen amaieran, 530.778 pentsiodun zeuden guztira Euskal Autonomia Erkidegoan, 2024an baino 4.670 gehiago. Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Behatokiak jasotako datuen arabera, gastu publikoaren terminoetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pentsioak 13.198 milioi eurokoak izan ziren guztira.

 

Prestazio moten arabera, erretiro-pentsioak izan ziren gehienak, pentsio guztien %76 inguru baitira. Ondoren, alargun-pentsioak datoz (%15,9).

Behatokiaren arabera, EAEk jarraitzen du Espainiako Estatuko batez besteko pentsiorik handienak izaten. Erretiroko batez besteko pentsioa hilean 1.842 eurokoa da, eta batez besteko pentsio orokorra, berriz, 1.600 eurotik gorakoa.

 

Eusko Jaurlaritzak, Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko Zuzendaritzaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Behatokia jarri zuen abian 2022an, pentsioen eta aurreikuspen osagarriko sistemen, hala nola BGAEn, egoera aztertze aldera.