• EKONOMIA
  • Etxebizitza sindikatuek manifestazioak egingo dituzte ostiralean Hegoaldeko lau hiriburuetan

Etxebizitza sindikatuek manifestazioak egingo dituzte ostiralean Hegoaldeko lau hiriburuetan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuen Sareak egin dute deialdia, eta gaur arratsaldeko 17:30ean manifestazioari buruzko xehetasun gehiago eskainiko dituzte

Etxebizitza eskubidearen alde eginiko mobilizazio bat | Argazkia: Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea
Etxebizitza eskubidearen alde eginiko mobilizazio bat | Argazkia: Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea
2026ko irailaren 30a - 15:39
Eg. 2026ko irailaren 30a - 15:39

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek manifestazioak antolatu dituzte ostiralerako. Espekulazioaren kontra eta etxebizitza eskubide bermatuaren alde deialdi bateratu egingo dute Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

 

Mobilizazioak arratsaldeko 19:00etan egingo dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuen Sareak egin dute deialdia, eta gaur arratsaldeko 17:30ean manifestazioari buruzko xehetasun gehiago eskainiko dituzte Bilboko Arriaga plazan egingo duten agerraldian.

Espainiako Gobernuak atzo onartu zituen bi dekretu berri, etxegabetzeak 2030era arte debekatu eta putre funtsei etxeak erosteko debekua ezartzeko, besteak beste. Hego Euskal Herriko etxebizitza sindikatuentzat, ordea, neurri horiek ez dira nahikoak. Beren bitzetan, “neurri partzialek” ez dute etxebizitzaren arazoaren egiturazko arrazoiei heltzeko aukera ematen. Gauzak horrela, eskatu dute espekulazioarekin amaitzea eta etxebizitza eskubidea bermatzeko pentsatuak dauden etxebizitza politikak egitea.

 

Era berean, LABek ere mobilizazioak iragarri ditu astebururako. Larunbatean, 12:00etan Donostian, Gasteizen eta Iruñean egingo dituzte; igandean, berriz, Bilbon, ordu berean.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain