Espainiako Notarioen Kontseilu Orokorrak etxebizitzen salerosketa eta hipoteken maileguei loturiko uztaileko datuak partekatu berri ditu gaur. Horien arabera, etxebizitzen salerosketak %36,4 egin du gora iaztik EAEn, 2.795raino, eta %24,4 Nafarroan, 601eraino. Sinatutako hipoteka maileguen kopuruan ere gorakada izan da, zehazki, %36,2 EAEn —1.932 sinatzeraino— eta %31 inguru Nafarroan —321 izenpetzeraino—. Aipatzekoa da INEk argitaratutako ekaineko datuetan hipoteken sinaduran beherakada ikus zitekeela EAEn, Nafarroan tendentzia bera mantendu delarik.
Oso aipagarria da Nafarroako kasua etxebizitzaren prezioei eta lursailaren batez bestekoari dagokionez. Izan ere, etxebizitzen prezioek metro koadroko %34,9 baten egin dute behera, 1.079n kokatuta, eta lursailaren batez bestekoak %25,5 gora, 134 metroraino. Espainiako beste erkidegoetan prezioen beherakada gehienez ere 4,3koa izan da, eta gehienetan gora egin du. Era berean, lursailen batez bestekoa %4,6 hazi da gainontzekoetan.
EAEn ere beherakada izan da metro koadroko prezioan, baina apalagoa, %0,1ekoa, 2.665 euroan kokatzeraino. Lursailen batez besteko tamainak ere behera egin du, %0,7n, 88 metro koadrotan kokatuta.
Espainiako datuak hartuta, %20, hazi da etxebizitzen salerosketa, 70.101raino—, eta %31 hipoteka maileguen sinadura. Prezioetan, baina, Espainiako tendentzia goranzkoa izan da, %2,8 hazi baita etxebizitzen prezioa, metro koadroko 1.731 euroan kokatzeraino.