• EKONOMIA
  • Berriro ere interes tasak %2an mantenduko ditu EBZk

Berriro ere interes tasak %2an mantenduko ditu EBZk

Aurtengo BPGaren kalkulua hiru hamarren igo du (%1,2ra), ekainean aurreikusitakoarekin alderatuta

Uztaileko azken bileran ere erabaki berdina hartu zuen erakundeak | Argazkia: Europa Press
Uztaileko azken bileran ere erabaki berdina hartu zuen erakundeak | Argazkia: Europa Press
2025eko irailaren 11a - 15:11

Europako Banku Zentralak (EBZ) bere horretan jarraitzea erabaki du: %2an mantenduko ditu interes tasak. “Gaur egun, inflazioa epe ertainerako %2ko helburuaren inguruan dago, eta Gobernu Kontseiluak inflazio-aurreikuspenei buruz egindako balorazioak ia aldaketarik gabe jarraitzen du”, berretsi du Lagardek. Hala, murrizketen zikloa amaitutzat eman eta fase malgu eta arinago batean sartu da EBZ.

 

Aurreikuspen makroekonomikoak berrikusi ditu banku zentralak, zeinaren arabera inflazioa %2,1 ingurukoa den, helburutik oso gertu. Azaldu dutenaren arabera, hazkundea uste zutena baina %0,3 handiagoa izango da 2025ean (%1,2koa) baina aurreikusitakoa baino %0,1 ahulagoa 2026an (%1,0koa); inflazioari dagokionez, %1,7 (2026) eta %1,9 (2027) artean jarraituko du datozen urteetan.

EBZk hainbat arrisku ere aipatu ditu, besteak beste, Frantziako ezegonkortasun politikoa eta Errusiarekiko tentsio-igoera.

 

Aitzitik, AEBetako Erreserba Federala (FED) bere interes tasak txikitzera bideratuta dagoela dirudi, bere ekonomiak dezelerazio-seinaleak eta presio desberdinak dituelako, eta, horrek, diru-politika lasaiagoa hartzera behartu dezakeelako. Bi erakundeen arteko desadostasun horrek aldaketa nabarmena ekarri du: EBZk tinko mantentzeko arrazoiak ikusten dituen bitartean, FED tipoen murrizketek eragiten duten egoerei aurre egiten ari da.