Eusko Jaurlaritzak gaur izan du bilera Lakuan, sektore publikoko langileen lan baldintzak negoziatzeko mahai orokorrean. Bertan, ELAk "aurrekontuen norabidea aldatzeko" eskatu du, baina sindikatuak salatu duenez, Enplegu Publikoko sailburuordeak "atzera bota ditu ELAren proposamenak".
Sindikatuak 2027ko Aurrekontuetan hainbat aldaketa eskatzen ditu: soldatetan %7ko igoera jasotzea (2026ko KPIaren igoeraz gain), pribatizazioak eragoztea eta pribatizatutako zerbitzuak berreskuratzea, behin behinekotasuna murriztea, osasun-arloan zein hezkuntzan murrizketak ezabatzea eta ratioak hobetzea, eta langileen euskalduntzea sustatzea, besteak beste.
"Sailburuordea azken urteetako dinamikari eustearen alde agertu da. Gainera, ez du bermatu D'Anjou sailburuak iragarritako 2027rako %4,5eko soldata igoera", gaineratu du sindikatuak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta