Datozen hiru urteetan 1.460 lanpostu betetzeko deialdiak egiteko Lan Eskaintza Publikoa onartu du Gobernu Kontseiluak. Horiei beste 1.488 plaza gehitu behar zaizkie, Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko erakunde instrumentaletan. Guztira, 2.948 plaza aurreikusten dira.
Eskaintza honen helburua egiturazko bitartekotasuna murriztea eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko langile finko eta prestatuak izatea da. Bestalde, administrazioaren euskalduntzean eta profesionalen arteko ezagutzaren transmisioan aurrera egin nahi dute Jaurlaritzatik.
2.948 plazetatik, 163 plaza Administrazio Orokorrari eta haren organismo autonomoei dagozkie eta 856 hezkuntza administrazioari. Segurtasunaren arloan, 402 plaza aurreikusten dira Ertzaintzarako eta 39 segurtasun administrazioaren zerbitzu laguntzaileetarako. Horiez gain, beste 1.488 plaza aurreikusten dira Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko erakunde instrumentaletan, deialdi publiko bidez betetzeko.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta