• EKONOMIA
  • Eusko Jaurlaritzak EPE berria abiarazi du Administrazio Orokorrerako 461 plazekin

Eusko Jaurlaritzak EPE berria abiarazi du Administrazio Orokorrerako 461 plazekin

Izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik

Argazkia: Irekia
Argazkia: Irekia
2026ko abuztuaren 19a - 12:12

Gaur, asteazkenean, ireki dute EAEko Administrazio Orokorrerako bigarren Enplegu Publikorako Eskaintzan (EPE) izena emateko epea. Guztira, 461 plaza eskainiko dira, Eusko Jaurlaritzak "langile berriak hautatzeko bultzatzen ari den eredu berrian" oinarrituta. Sistema horretan, hautagaien ezagutzak ez ezik, haien trebetasunak ere hartuko dira kontuan.

 

Plaza gehienak Administrarien Eskalari dagozkio, 305 guztira. Horrez gain, 117 plaza laguntzako langileen talde profesionalentzat izango dira; lau Obra eta Instalazioen Delineazio Eskalarako; 14 Kudeaketa Informatikako Eskalarako; 12 Laborategi, Osasun Ikuskaritza eta Ingurumeneko Eskalarako; sei Arrantzako Eskalarako eta hiru Hazien Eskalarako.

Hautaketa prozesua prestatzeko, interesa dutenek informazio eta materiala izango dute eskuragarri ivap.euskadi.eus webgunean, besteak beste, gai zerrendak, azterketa ereduak eta gaitasun probei buruzko argibideak. Izena telematikoki eman beharko da webgunearen bidez, irailaren 16a izanik apuntatzeko azken eguna. Deialdiko lehen proba 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi dute.

 

Bestalde, irailean espetxe administrazioko beste deialdi bat egingo dute, 379 plazarekin. Guztiak Zigor Betearazpeneko Laguntzaileen Eskalari dagozkio. Eusko Jaurlaritzak urtea amaitu aurretik deialdi gehiago abiaraztea ere aurreikusi du.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain