
Bilbon inauguratu da “Ezgaitasun prestazioak, lanera itzulerak eta zentzuzko egokitzapenak” ekitaldia gaur, Diskriminazioa eta Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiaren eskutik. Ekitaldian izan da Mikel Torres Lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua, eta zenbait proposamen egin ditu.
Torresen ustetan, beharrezkoa da ezintasun iraunkorra eta enplegua bateragarri izateko “eredu malgua”, hau da, langile batek ezintasun iraunkorra duela aitortzean alternatiba gehiago eskaintzea, kontratuari automatikoki amaiera ematetik haratago. Legea birformulatzea positiboa deritzo lehendakariordeak, bai langileentzat, bai enpresentzat.
Aitortu du aldaketa horretarako oraindik ere “arazo praktikoak” konpondu behar direla, hala nola, “pizgarri falta, enpresa txikien zailtasunak edo sektore publikoaren eta pribatuaren arteko arrazoizko doikuntzak aplikatzeko desberdintasunak”; baina, hala eta guztiz ere, esan du paradigma aldaketa hori egingarria dela eta “eredu inklusiboagoa” sustatzen duela. Horrez gain, Torresek proposatu du lanera itzultzeko protokoloak ezartzea, esate baterako, minbizia ala Covid iraunkorra izan duten langileentzako.