Gazteek atzerrian txartelarekin egindako erosketen %3 itzuliko du Kutxabankek

Gehienez ere 1.000 euroko erosketak izan beharko dira deskontua lortzeko

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Uda sasoia dela aprobetxatuz, Kutxabankek bere bezero gazteenak sarituko ditu. Bidaia asko egiten diren momentua dela eta, bankuak atzerrian txartelen bidez egindako erosteketan %3ko deskontua egingo die bere erabiltzaileei, uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean. Itzulketa honetaz baliatzeko, 18 eta 30 urte bitarteko gaztea izan behar da, eta trukean gehienez 1.000 euroko erosketak izan beharko dute deskontua lortzeko.

Bezero hauek automatikoki jasoko dute itzulketa, aurretik inon izena eman beharrik gabe. Kutxabankek urte hasieran milioi bat bezero baino gehiagori komisioak erabat kendu eta Visa Dual kontu eta txartelen doako mantentzea ezarri ondoren iritsi da ekimen berri hau. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK