• EKONOMIA
  • Gertuko senide bat hilez gero, 10 eguneko baimena izango da Hego Euskal Herrian

Gertuko senide bat hilez gero, 10 eguneko baimena izango da Hego Euskal Herrian

Espainiako Lan Ministerioak proposatu du zainketa aringarrietarako baimena hamabost egunekoa izatea gehienez

Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko Lan ministroa | Argazkia: Europa Press
Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko Lan ministroa | Argazkia: Europa Press
2025eko urriaren 20a - 14:05

Gertuko senide baten heriotzagatik jasotzen den baimena hamar egunera luzatu nahi zuela iragarri zuen Espainiako Gobernuak orain aste batzuk. Gaurkoan, gobernuko Lan Ministerioak Langileen Estatutuan egin nahi dituen aldaketen berri eman die gizarte eragileei: hamar egun horiek senidea hil ondorengo lau aste asteetan hartu ahal izango dira, besteak beste.

 

Orain arte bi jai egun hartu zitezkeen gertuko senide baten heriotzagatik. Orain, ordea, proposamena aurrera ateraz gero, hamar eguneko baimena izango dute hildakoaren ezkontideek, izatezko bikoteek eta “bigarren mailara arteko odolkidetasuna duten senideek”, hau da, seme-alabek, anai-arrebek, ilobek eta aiton-amonek.

Yolanda Diaz buru duen Ministerioak zainketa aringarrietarako baimen berri baten proposamena ere taularatu du: beharrekoa ezkontidea, izatezko bikotea edo bigarren mailara arteko odolkidetasuna duen senideren batek hamabost egunera arteko baimena izan dezakete, gaixoak zainketa aringarriak behar dituela dioen mediku txosten bat erakutsita betiere.

 

Baimena eskatzen denetik, hiru hilabeteko epean erabili beharko dira egun horiek, baina ez dira zertan segidan baliatu: lanaldia murriztu ahal izango da edo baimena bi epetan zatitu.