• EKONOMIA
  • Eraikuntzaren sektoreko enplegu azoka antolatu du Gipuzkoako Ganberak

Eraikuntzaren sektoreko enplegu azoka antolatu du Gipuzkoako Ganberak

Antolatzaileek diotenez, sektorean gero eta profil profesional gehiago behar dira

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko apirilaren 24a - 12:40
Eg. 2026ko apirilaren 24a - 12:46

Gipuzkoako Ganberak enplegu azoka bat antolatuko du datorren asteartean, apirilaren 28an. Eraikuntzaren sektorea izango da protagonista, bertan bilduko baitira kontratazio beharrak dituzten sektoreko zenbait enpresa.

 

Eraikuntzaren sektorea “eredu modernoago, teknologikoago eta jasangarriago batera eboluzionatzen ari” dela dio Ganberak, eta ondorioztatu dutenez, profil profesionalen eskaera gero eta handiagoa da.

Topaketa Gipuzkoako Ganberaren egoitzan egingo da, Donostian, eta jakinarazi dutenez, bertan izango dira honako enpresa hauek: Altuna y Uria, Construcciones Zubieder, GZS, Ormak, Alzola Construcción, Corsam, Iparragirre Eraikuntza Lanak, Otegi Gaztañaga, Asfaltia, Cotein Fire, Materiales Iturria, Serkom, Bycam, Ekotrade, Moyua, Teusa, Campezo, Gailur Taldea, Obramat, Urdinberri eta Construcciones Mariezcurrena. Bakoitzak bere espazio propioa izango du, eta bertaratzen direnek aukera izango dute haiekin elkarrizketak egiteko, baita curriculumak banatzeko ere. Hori bai, aurrez izena ematea beharrezkoa da, antolatzailearen webgunearen bitartez.