2025eko irailaren 19a - 14:04
Gizarte Segurantzak 1.022.384 afiliatu zituen EAEn irailaren lehen erdian, hau da, abuztuaren amaieran baino 15.589 gehiago, Inklusio, Espainiako Estatuko Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren datuen arabera. Hamabostaldiko batez bestekoa 1.009.877 afiliatutan kokatu zen autonomía erkidego osoan.
Lurraldeka, Araban 169.067 afiliatu daude, aurreko hilabetean baino 4.309 gehiago. Gipuzkoan 339.475, 3.371 gehiago, eta Bizkaian 513.842, abuztuan baino 7.910 gehiago.
Nafarroan, berriz, 315.899 afiliatu zenbatu zituzten iraileko lehen hamabostaldian, abuztu amaieran baino 804 gehiago. Epe horretan, batez besteko 312.835 afiliatutan kokatu zen.