• EKONOMIA
  • 300 eragilek eman dute izena jada etxebizitza krisiari buruzko nazioarteko kongresuan

300 eragilek eman dute izena jada etxebizitza krisiari buruzko nazioarteko kongresuan

Donostian egingo den ekitaldian parte-hartzera egin du gonbita Denis Itxaso sailburuak

Tabakaleran egingo da ekitaldia | Argazkia: Irekia
Tabakaleran egingo da ekitaldia | Argazkia: Irekia
2025eko azaroaren 10a - 14:11

House Action: Hiri erresilienteak tentsionatutako egoitza-merkatuen aurrean izeneko nazioarteko kongresuaren lehen edizioa egingo da azaroaren 19an, Donostiako Tabakaleran. Pil-pilean dagoen gaia denik ezin ukatu: jada 300 pertsonek eman dute izena.

 

Ekitaldian 30 udalerritako ordezkariak eta nazioarteko adituak elkartuko dira, zeintzuek esperientziak eta ereduak partekatuko dituzten, egungo etxebizitza krisiari aurre egiteko helburua izanik. Mahai-inguruak zein hitzaldiak izango dira, orotarikoak: bizitegi-merkatu eskuragarriak sustatzeko erronkak, hiriburuen inpaktua beren eremu metropolitanoetan, bizitegi-bazterketa tentsio handiko eremuetan, etxebizitza publikoaren arloko nazioarteko politikak…

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuaren hitzetan, “eskaintza-eskasiaren arazoa Europako metropoli gehienek partekatzen duten errealitatea da”, eta, hortaz, kongresua “aukera paregabea” izango da “arazo baten aurrean ekiteko eredu desberdinetara hurbiltzeko”. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Biarritz, Errenteria, Iruñea eta Irungo ordezkariak izango dira, baina baita Bartzelonako, Amsterdameko edota Alcorcongoak ere.

 

Itxasok herritarrei ekitaldian parte hartzeko deia egin die, “etxebizitza benetako eskubidea izan behar dutela uste duten pertsona guztientzako espazioa” izango baita, “ez pribilegioa”.