• EKONOMIA
  • Iberdrolak parke eoliko bat erosi du Australian

Iberdrolak parke eoliko bat erosi du Australian

Pazifikoko herrialdean duen bosgarren haize parkea izango da

Argazkia: Iberdrola
Argazkia: Iberdrola
2026eko martxoaren 6a - 10:47

Iberdrolak bere lehen haize parkea erosi berri du Australiako Victoria estatuan. Partners Group eta OPTrust konpainiei erosi die parkea, eta energia konpainiak herrialdean duen bosgarrena izango da.

 

242 megawatteko gaitasuna du haize parkeak eta 2017az geroztik da martxan. Hala, Iberdrolak herrialdean duen parkerik handiena izango da.

Multinazionalak geroz eta presentzia handiagoa du Pazifikoko uhartean eta azken urteetan hainbat proiektu abiatu ditu bertan. Orotara 2.500 MWko gaitasuna du instalatuta, haize parkeak, azpiegitura fotovoltaikoak eta bateriak kontuan hartuta.

 

Sareen negozioan ere murgilduta da energia konpainia eta orain gutxi Victoria eta Hegoaldeko Gales berria (New South Wales) estatuak lotzen dituen azpiegituraren proiektua jarri zuen martxan.