• EKONOMIA
  • Idoia Aguillo eta Rocio Bravo dira AMPEAko presidente berria izateko hautagaiak

Idoia Aguillo eta Rocio Bravo dira AMPEAko presidente berria izateko hautagaiak

Datorren asteartean egingo dituzte hauteskundeak

    Idoia Aguillo AMPEAko bozeramailea da | Argazkia: AMPEA
    Idoia Aguillo AMPEAko bozeramailea da | Argazkia: AMPEA
    2023eko azaroaren 24a
    Eg. 2023eko azaroaren 27a

    Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak (AMPEA) datorren asteartean aukeratuko du bere presidente berria. Orduan irekiko baitituzte hautetsontziak, eta elkarteko bozka eskubidea duten 55 bazkideek Idoia Aguillo eta Rocio Bravo hautagaien artean aukeratu beharko dute.

     

    Lorena Torres izan da orain arte presidente, baina ez du karguan jarraituko, nahiz presidenteorde edo bozeramaile berria izateko aukerak baditu. Aguillo elkarteko bozeramailea da egun, eta Bravo diruzaina. Veolia multinazional frantziarreko Arabako zuzendari delegatua da Aguillo. Bravo, berriz, Sisca Señalizaciones enpresako zuzendaria.

    Kanpainam aritu dira bi hautagaiak aste honetan. Aguillok elkartean "kultura aldaketa" bat egitea beharrezko dela adierazi du, "ardura postuetan dauden emakumeen presentzia areagotzeko". Bravok, bestalde, eskutitza bidali die elkarteko bazkideei, genero berdintasunaren alde borroka egiteko nahiz emakumearen ahalduntzearen aldeko konpromisoa azalduz