2025eko azaroaren 19a - 09:47
Traktorearekin lanean ari zen 67 urteko gizon bat hil zen atzo Igantzin, Nafarroan. Eguerdi aldera izan zuen ezbeharra, Bordako Soroa inguruan, ibilgailua irauli eta harrapatuta geratu zenean.
Laguntzera joan ziren Oronozko suhiltzaileak, mediku talde bat, anbulantzia, helikopteroa, Guardia Zibilak eta Foruzaingoa, baina, azkenean, ospitalera eraman behar izan zuten, Iruñera. Bertan hil zen gizona.