• EKONOMIA
  • Industria jarduera % 3,8 jaitsi da Nafarroan iazko apiriletik aurtengora

Industria jarduera % 3,8 jaitsi da Nafarroan iazko apiriletik aurtengora

Urteko lehen lauhilekoak kontuan hartuta, ordea, % 6,1 igo da produkzioa 2021eko epe beretik

Argazkia: VW
Argazkia: VW
2022ko ekainaren 7a - 13:02
Eg. 2024ko urtarrilaren 30a - 11:02

Joan den astean iragarri zituen Eustatek EAEko industria produkzioaren indizearen datuak, eta gaur Nastaten txanda izan da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin bazuen ere, Nafarroan behera egin du 2021eko apiriletik 2022kora: % 3,8 egin du behera. Beherakada horretan eragin nabarmena izan dute industria metalikoek (% 12,7 jaitsi da produkzioa) eta bestelako manufaktura-industriek (% 3,0). Kontrako norabidean, gorakoan, izan dira nekazaritzako elikagaien industria (% 7,5) eta garraiorako materiala (% 4,5) batez ere, baita zurgintza (% 1,9) ere, modu xeheagoan. Energiak % 0,2 egin du gora.

 

Erabilera arloari dagokionez, kontsumo ondasunek egin dute soilik gora, % 6,8. Tarteko ondasunak izan dira gehien jaitsi direnak (% 10,1), baina inbertsio ondasunek ere behera egin dute (% 3,7).

Apiriletik apirilera jaitsi bada ere, lehen lau hilabeteko epea hartuz gero, berriz, hazi egin da, zehazki, % 6,1.