Inflazioak beheranzko joerari ekin dio, %3,2ra jaitsita

Azpiko inflazioa ere jaitsi egin da, %6,1era

Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock

Kontsumo Prezio Indizearen (KPI) urte arteko tasa %3,2ra jaitsi da maiatzean, aurreko hilabetean gorakada izan bazuen ere. %4,2an kokatu zen inflazioa apirilean. INE Espainiako estatistika erakundeak jakinarazitako azken datu honekin, inflazioa 2021eko uztailetik izan den mailarik baxuenean kokatu da.

Erregaien merkatze handia izan da beherakadaren arrazoi nagusia, baina elikagaien prezioak hainbeste ez garestitzeak ere bere eragina izan du.

Azpiko inflazioa ere, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, bost hamarren jaitsi da, %6,1eraino. 2022ko uztailetik izandako tasarik baxuenean kokatu da hau ere.

INE Espainiako estatistika erakundeak jakinarazitako datu aurreratuak dira. Behin betiko datuak datorren ekainaren 13an jakinaraziko ditu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK