• EKONOMIA
  • Israeli emandako laguntza ekonomikoak etetea proposatu du Europako Batzordeak

Israeli emandako laguntza ekonomikoak etetea proposatu du Europako Batzordeak

Bi aldeen arteko merkataritza harremana partzialki etetea eskatu du batzordeak. EBko herrialdeen oniritzia behar dute orain neurria aurrera ateratzeko

Argazkia: Europako Batzordea
Argazkia: Europako Batzordea
2025eko irailaren 17a - 16:28

Israelekin duen merkataritza akordioa partzialki bertan behera uztea proposatu du gaur Europako Batzordeak. Orain astebete Ursula von der Leyenek egindako eskaerari jarraituz, batzordeak oharra kaleratu du albo batera uzteko Israelek dituen “abantaila komertzialak”.

 

Europako Israeli ematen dizkion laguntza ekonomikoak etetea ere eskatu du Europako Batzordeak, eta zigorrak ezartzea “muturreko” ministroei nahiz kolono “oldarkorrei”. Orain EBko estatu kideek proposamena onartu beharko dute. Irlandak, Espainiak, Danimarkak, Suediak eta Herbehereek dagoeneko eskatua zuten harreman komertzialak etetea.

Kaja Kallas Europako Batasuneko diplomaziaburuak adierazi duenez, erabakiaren asmoa ez da Israel zigortzea, baizik eta Gazako egoera humanitarioa hobetzea. Dena den, neurriak ez luke bi aldeen arteko harreman komertziala hautsiko, praktikan, muga-zergak ezartzea eta funtsak etetea ekarriko du soilik.

 

Batzordearen kalkuluen arabera, merkataritza harremanaren etete partzialak Israelek EBra egiten dituen esportazioen %37ri eragingo die, hots, 5.800 milioi euroko inpaktua izan dezake.