• EKONOMIA
  • Ituna Zentroak ikertzaile bat kontratatzeko prozesua jarri du martxan

Ituna Zentroak ikertzaile bat kontratatzeko prozesua jarri du martxan

Ikerkuntzan trebatzeko eta merezimenduak lortzeko aukera dela ziurtatu du zentroak

Jardunaldi partzialeko kontratua izango da | Argazkia: iStock
Jardunaldi partzialeko kontratua izango da | Argazkia: iStock
2025eko irailaren 30a - 12:12

Ituna - Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak hautaketa-prozesu berria jarri du martxan, lanaldi partzialeko ikertzaile bat kontratatzeko. Kontratatutako pertsonaren eginkizunak administrazio eta kudeaketa akademikoarekin izango dute zerikusia, eta, aldi berean, federalismo fiskalaren, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen arloko ikerketa-lanak egingo ditu.

 

Batik bat, masterreko edo doktorego ikasleak diren eta ikerketaren sektorean ibilbide berria hasi nahi duten pertsonei zuzendutako kontratua da, baina ez da derrigorrezkoa. “Kontratua aukera bat da ikerkuntzan trebatzeko eta prozesu lehiakorretarako merezimenduak lortzeko, hala nola, doktoretza aurreko edo ondoko kontratu-deialdietarako”, adierazi dute zentrokoek. Interesa duen orok curriculuma bidali beharko du ituna@ehu.eus helbide elektronikora.