• EKONOMIA
  • Javier Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakaslea katedratiko izendatu dute

Javier Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakaslea katedratiko izendatu dute

Katedradun berria doktorea da Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidean; irakasle, idazle, ikertzaile eta esatari ere bada

Javier Arrieta | Argazkia: Deustuko Unibertsitatea
Javier Arrieta | Argazkia: Deustuko Unibertsitatea
2024eko abenduaren 23a
Eg. 2024eko abenduaren 23a

Javier Arrieta  Deustuko Unibertsitateko katedratiko izango da aurrerantzean.

 

Arrieta zuzenbidean lizentziatu zen, eta egun doktorea da lan-zuzenbidean. Irakasle gisa lan egiten du, klaseak ematen baititu Deustuko Unibertsitatean, bai zuzenbideko graduetan, baita enpresa-administrazioko graduetan ere. Zehazki, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularra da. Horrez gain, mahaikidea da Zuzenbidearen Euskal Akademian, Labayru Fundazioko Kontseilu Artezkariko kidea ere bada. Halaber, 10 urtez Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluan arbitro lanetan ariturikoa da.

Egunkarietan, aldizkarietan eta irratian ere lan egin izan du Arrietak. EnpresaBIDEAn hilero zuzenbidearen gaineko artikuluak idazteaz gain, idatzi izan du Grupo Noticiasentzat, Ttap aldizkari digitalarentzat baita Karmel Aldizkariarentzat ere. Euskadi Irratiko eta Bizkaia Irratiko esataria ere bada.

 

Guztira 150 argitalpen baino gehiago idatzi ditu doktoreak, zeinak sarri kongresuetan aurkezten dituen. Testu juridiko ugari itzuli izan ditu euskarara, eta txosten juridikoak egin izan ditu, bai enpresa pribatuentzako, bai administrazio publikoarentzako. Azkenik, ikerketa-proiektuetan ere ikertzaile lanetan aritu da Arrieta.