• EKONOMIA
  • Komunikazioa eta enpresen etorkizuneko joerak aztertuko dira Enpresarean Azokan

Komunikazioa eta enpresen etorkizuneko joerak aztertuko dira Enpresarean Azokan

Urriaren 21ean egingo da topaketa, Hernanin; bertaratzeko izena ematea zabalik da jada

Enpresarean Azokaren 2024ko edizioa | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea
Enpresarean Azokaren 2024ko edizioa | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea
2026ko irailaren 16a - 15:34
Eg. 2026ko irailaren 16a - 15:43

Enpresarean Azoka antolatuko du berriro ere Bai Euskarari Elkarteak, oraingoan, urriaren 21ean. Jardunaldia goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean egingo da, Hernaniko Orona Ideoko Gallery aretoan, eta parte hartu nahi duen enpresa orok eman dezake izena jada.

 

Topaketaren leloa honakoa izango da: Gidoia berridazten: Zer kontatuko du zure enpresak bihar? Leloak azaldu moduan, edizio berriak enpresen komunikazioa eta etorkizuneko joerak izango ditu ardatz. "Egungo testuinguru aldakor honetan, komunikazioa ezinbesteko tresna bihurtu da enpresen garapen eta arrakastarako. Nola ari gara komunikatzen? Zer mezu helaraziko dugu etorkizunean?", hausnartu du elkarteak, eta galdera horiei erantzuna eman asmoz hiru azpigaietan banatu du aurtengo egitaraua: komunikazioa eta markagintza, enpresen esperientziak, eta, azkenik, komunikazioaren etorkizuna. 

Halaber, jardunaldian tartea eskainiko zaio saregintzari (networkingari), eta Arin-arin lehiaketa ere egingo da: proiektu berritzaileak ezagutzera emateko lehiaketa. 

 

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain