2026eko martxoaren 19a - 15:30
Iritsi da eguna. Milaka lagun korrika atera berri dira Atharratzeko plazatik, hamaika egunez Euskal Herria begira izango duen lekukoari jarraiki. Korrika abiatzearekin batera, zuzeneko seinalea ere martxan jarri da Youtuben.
Hamaika egun barru iritsiko da Korrika Bilboko udaletxera, orotara 2.180 kilometro egin ostean Euskal Herri osoan barrena. Aurten, gainera, 3.436 lekuko-hartze egingo dira, inoiz baino gehiago.
Parte hartuko dutenentzako oharra: antolatzaileek gogorarazi dute ezin dela inor sartu lekuko, pankarta eta furgonetaren artean, segurtasun neurriak direla medio.