
Kutxabankek enpleguko plan berria jarri du martxan, langile autonomoei bideratutakoa. Errenta Aldakor Mistoa 60 Kutxabank Enplegu Pentsioa du izena eta honako hau da inbertsio estrategia: %60 errenta aldakorretan eta %40 errenta finkoetan. Hala, erretirorako aurrezkien eskaintza “dibertsifikatu” du taldeak.
Andaluziako Ekonomisten Elkargoko Profesionalen Kontseiluak parte hartu du plan berriaren garapenean, iaz ere lagundu baitzuen martxan jarri zen plana diseinatzen. 2024ko plana, ordea, “kontserbadoreagoa” zen, esleipen “zuhurragoa” eskaintzen baitzuen: %30 errenta aldakorrean eta %70 errenta finkoan. Pentsio plan horrek %4,25eko errentagarritasuna lortu zuen.
Aurtengo aukerak, berriz, “inbertsio profil dinamikoagoa” eskaintzen du. Inbertsioa egingo duenak nahiago baditu errenta aldakorrak, aukera berria hautatu ahal izango du, eta errenta finkoak nahiago dituenak, ordea, iazko pentsio plana hartu dezake, "arrisku gutxiago" baitu.