Finantzaketa Jasangarriaren Espainiako Behatokiarekin bat egin du Kutxabankek

24 erakundek osatzen dute egun OFISO behatokia, eta finantza-irtenbide arduratsuak sustatzea du helburu

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Finantzaketa Jasangarriaren Espainiako Behatokiarekin (OFISO) bat egin du Kutxabankek, hala adierazi du finantza erakundeak ohar baten. OFISO behatokia sektore anitzeko foro independentea da, konpainien, finantza-erakundeen, administrazio publikoen eta finantza-industriako beste eragile batzuen topagunea, finantzaketa jasangarriari buruz eztabaidatzeko.

Finantza-irtenbide arduratsuak sustatzea, jardunbide egokiak hartzea eta finantza-industriako profesionalen eragina eta ikusgaitasuna bultzatzea du helburu, eta Kutxabankek azaldu duenez, “negozio-eredu jasangarrian aurrera egiteko konpromisoari eusten dio, jarduera korporatiboak eta finantzarioak ekonomian, gizartean eta ingurumenean duten eragin edo inpaktu positiboa maximizatzen saiatuz”.

Behatokiaren beste helburuetako bat kapital pribatuaren fluxuak inbertsio jasangarrietara birbideratzea da, bezeroei negozio-eredu jasangarriagoetarako trantsizioan lagunduz. Horretarako, finantzaketa-produktuak eskaintzen ditu, ingurumen, gizarte eta gobernantza irizpideak barne dituztenak.

Kutxabank OFISOn sartuta, behatokiak 24 enpresa eta finantza-erakunde ditu atxikita guztira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK