Enpresa pribatuetako 350.000 langilerengan eragin dezake lanaldi murrizketak EAEn

Legea behin betikoz onartzen bada, lanaldia 40 ordutik 37,5 ordura murriztuko litzateke, soldata bera mantenduta

Enpresek 2025eko abenduaren 31ra arte edukiko dute epea lege berria ezartzeko | Argazkia: iStock Enpresek 2025eko abenduaren 31ra arte edukiko dute epea lege berria ezartzeko | Argazkia: iStock

Lan Harremanen Euskal Kontseiluak egindako kalkuluen arabera, sektore pribatuan lan egiten duten EAEko 350.000 pertsonarengan izango du eragina lanaldia murrizteko martxan jarri den legeak. Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du lanaldi murrizketa, hots, soldata jaitsierarik gabe lanaldia 40 ordutik 37,5 ordura murrizteko lege-aurreproiektua.

Behin legea behin betikoz onartzen denean, enpresek 2025eko abenduaren 31ra arte izango dute epea lanaldi murrizketa ezartzeko. Hala egin ezean, Espainiako Gobernuak isunak jarriko ditu: 10.000 eurora artekoak langile bakoitzeko.

Hala ere, lege-aurreproiektua behin betikoz onartzeko zenbait pauso falta dira oraindik. Gaur Ministroen Kontseiluan onartu eta gero, Estatu Kontseiluaren eta Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren oniritzia jaso beharko du aurreproiektuak, berriro ere Ministroen Kontseilura itzuli baino lehen. Kalkuluen arabera, otsailaren amaierarako jasoko dute bueltan lege testua, eta orduan hasiko da Diputazioen Kongresuan tramitazioa. Azkenik, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzean ezarriko da behin betiko. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK