• EKONOMIA
  • Gutxieneko soldata 1.221 eurora igotzea sinatu dute sindikatuek eta Espainiako Gobernuak

Gutxieneko soldata 1.221 eurora igotzea sinatu dute sindikatuek eta Espainiako Gobernuak

Hilean 37 euroko igoera dakar akordioak

Díazek enpresei soldatak igotzeko eskatu die | Argazkia: Espainiako Gobernua
Díazek enpresei soldatak igotzeko eskatu die | Argazkia: Espainiako Gobernua
2026eko otsailaren 16a - 14:16

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) %3,1 igoko da 2026an Hego Euskal Herrian. Azken hilabeteetan izandako negoziazioa amaierara iristen ari da, gaur bertan sinatu baitute CCOO eta UGT sindikatuek Espainiako Estatuko Lan Ministerioarekin batera LGSaren igoera: 1.221 euroko soldata gordina izango du LGS jasotzen duenak, hamalau pagatan banatuta. Hortaz, orain arte baino 37 euro gehiago jasoko ditu langileak hilean (urte osoan 518 euro gehiago).

 

Neurriak atzera eragina duenez, segur aski datorren nominan jasoko da urtarrilari dagokion igoera. Aurreikuspenen arabera, bihar bertan eramango da hitzarmena Ministroen Kontseilura, bertan eztabaidatu eta otsaila baino lehen dekretua onar dadin.

Yolanda Díaz, Unai Sordo (CCOO) eta Pepe Álvarez (UGT) elkartu dira akordioa sinatzeko, eta Pedro Sánchez presidentea ere bertaratu da hitzarmen-sinatzearen ekitaldira. Patronala, ordea, ez da bertan izan, ez baitu adostutako igoera egoki ikusten (2020. urtetik ez da bertaratu LGS igoeraren ekitaldira).

 

Díaz Lan ministroa pozik agertu da igoerarekin: “LGSak ez du enplegua suntsitzen, pobrezia baizik”, azpimarratu du. Halere, gogorarazi du oraindik ere Europako batezbestekoa baino %25 baxuagoa dela Espainiako Estatuko batezbesteko soldata, eta horregatik, enpresariei soldatak igotzeko deia egin die.