• EKONOMIA
  • Lanbidek 12 milioi euroko dirulaguntza onartu du, "enplegagarritasuna indartzeko"

Lanbidek 12 milioi euroko dirulaguntza onartu du, "enplegagarritasuna indartzeko"

Enplegua lortzeko zailtasunak dituzten kolektiboen prestakuntzara, kontrataziora, berrikuntzara eta laneratzera bideratutako programak izango dira

Lanbideren bulego bat | Argazkia: Lanbide
Lanbideren bulego bat | Argazkia: Lanbide
2026ko maiatzaren 27a - 14:42

Lanbideko Administrazio Kontseiluak 12 milioi eurotik gorako dirulaguntza onartu du gaur. “Enplegagarritasuna indartzeko, enpresei laguntzeko eta produkzio eredu lehiakorrago eta inklusiboago batean aurrera egiteko” laguntzak izango dira, eta, zehazki, enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboen prestakuntzara, kontrataziora, berrikuntzara eta laneratzera bideratutako programak izango dira.

 

Ikerlan izeneko programaren bidez, ikerketan eta berrikuntzan inbertitzen duten enpresek 16 eta 30 urte bitarteko gazte ikertzaileak kontratatu ahal izango dituzte osasunarekin, trantsizio ekologikoarekin eta ekonomia berdearekin, zerbitzuen digitalizazioarekin eta datuen ingeniaritzarekin lotutako egitasmoetan.

Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko, Lanbidek 2,15 milioi esleitu ditu. Horietatik 1,4 milioi elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta enplegu zentro bereziek lagundutako enplegu-jardueretara bideratuko dira.

 

Bestalde, 1,5 milioirekin, Lanbidek enplegurako lanbide-heziketaren azpiegitura berritzailearen horniduretan egindako inbertsioa ere finantzatuko du. Helburua da langabeak eta langileak prestatzen dituzten Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren erakunde laguntzaileek bitarteko eta instalazioak eguneratzea eta egokitzea.