
Goieki, Goierriko Garapen Agentziak Hazilan+ proiektua abiatu du. Euskal Herriko hainbat eskualdeetan langabezian dauden pertsona kualifikatuen enplegagarritasuna hobetzeko ekimena da Hazilan+ eta Goierrin dagoeneko martxan da. Guztira eskualdeko garapenerako 17 agentziak parte hartuko dute, eta proiektuaren bidez, eta 2.500 pertsona baino gehiagoren enplegagarritasuna hobetzea aurreikusten da.
Unibertsitate-titulazioa edo erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten pertsonei zuzenduta dago proiektua. Pertsona horiek prestakuntza izan arren, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzte, enpresek eskatzen duten esperientziarik edo zeharkako gaitasunik ez dutelako. Halaber, denboraldi batez zaintza-lanetan aritu ondoren, berriro lan-merkatuan sartu nahi duten emakumeei arreta berezia eskainiko die programak.
Proiektuaren aurkezpena egin dute gaur Goiekiren egoitzan, Ordizian, eta eskualdeko hainbat eragile ekonomiko izan dira bertan. Helburu nagusia pertsona horien laneratzeko aukerak handitzea da, haien beharren eta ezaugarrien araberako laguntza pertsonalizatu baten bidez.