• EKONOMIA
  • Langile bat hil da Buñuelen, makina batek harrapatuta

Langile bat hil da Buñuelen, makina batek harrapatuta

35 urteko behargina pentsu fabrika batean ari zen lanean. LABen arabera, aurten Euskal Herrian hamabost langile hil dira lan istripu baten ondorioz

Argazkia: Foruzaingoa
Argazkia: Foruzaingoa
2025eko martxoaren 18a
Eg. 2025eko martxoaren 18a

35 urteko langile bat zendu da bart Buñuelen (Nafarroa) pentsu fabrika batean lanean ari zela. Foruzaingoak azaldu duenez, gaueko hamaikak inguruan gertatu da istripua. Makina batean harrapatuta geratu da behargina eta bertan hil da.

 

Larrialdi zerbitzuak istripua jazo den lekura bertaratu dira, Buñuelgo La Mina inguruan dagoen lehortegi batera, baina ezin izan dute ezer egin. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Halaber, foruzaingoak ikerketa abiatu du.

Atzo ere bai 62 urteko behargin bat hil zen Arrantzun (Bizkaia). LABen arabera, aurten Euskal Herrian hamabost langile hil dira lan istripu baten ondorioz.