
2025eko maiatzaren 29a
Beste langile bat hil da gaur Bilbon, eraikinaren gainean lanean ari zela teilatutik erorita. Goizeko 10:30ak aldera gertatu da ezbeharra, José María Ugarteburu kalean.
Obrak egiten ari ziren gunera gerturatu dira Ertzaintza eta osasun-langileak, baina ezin izan dute langilearen bizitza salbatu. Oraindik ez da zehaztu nola eta zergatik gertatu den istripua.
Azken egunetan Euskal Herrian lanean hil den laugarren behargina da gaurkoa. Izan ere, astelehenean elikagai enpresa batean hil zen langile bat Andosillan (Nafarroa), eta beste bat Atxondon (Bizkaia), abiadura handiko trenaren lanetan ari zela. Hurrengo egunean, asteartean, beste behargin bat zendu zen Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos enpresan.