Loli Garcia: “Soldaten erosteko ahalmena bermatzen eta lan-baldintzak hobetzen jarraituko dugu"

Loli Garcia CCOO sindikatuko Euskadiko idazkari nagusia | Argazkia: CCOO Loli Garcia CCOO sindikatuko Euskadiko idazkari nagusia | Argazkia: CCOO

Loli Garcia CCOO sindikatuko Euskadiko idazkari nagusiaren arabera, 2022ak eman dien albisterik onena lan-arloan lortutako akordioa izan da, zegoen arazo nagusiena konpontzen duela uste baitu. 2023ra begira, berriz, desberdintasunekin amaitzeko eta eskubideen garrantzia indartzeko lanean jarraituko dutela agindu du.

Zein da zuentzat 2022ko albisterik garrantzitsuena, zuen jardunarekin lotuta? Zergatik?

Zalantzarik gabe, lan-arloan lortutako akordioa da guretzat 2022ko albistea, erabat aldatu duelako alde bakarretik ezarritako aurreko erreformen logika. Gure lan-merkatuaren arazo nagusia konpontzen duela uste dugu, behin-behinekotasuna eta negoziazio kolektiboan langile-klasearen boterea berreskuratzen baitu. Erreforma guztiz positiboa da, edukiak positiboak baitira.

2023rako titular hori edo albiste hori aldatzeko aukera izango bazenute, zein izango litzateke titular berria?

Indar aurrerakoi guztiek baliozta dezatela elkarrizketa sozialean lortutako akordioa, herri honetako langileei eskubideak berreskuratzea eta sortzea dakarrena.

Nola ikusten duzue 2023a?

Urte zaila izaten jarraituko duela uste dugu, ziurgabetasun handikoa, baina baita aukeren urtea ere. Desberdintasun-mailekin amaitzeko, behar gehien  dutenengana iritsiko diren politika publikoak eskatuko ditugu, eta espazio publikoen, elkartasunaren eta lan- eta gizarte-eskubideen garrantzia indartzeko lanean jarraituko dugu.

Hitzarmen asko airean daude oraindik. Zer gertatu behar luke CCOOren ikuspuntutik, 2023an horiek guztiak sinatzeko?

Kapitalaren eta lanaren arteko borroka-gune nagusia da. Soldaten erosteko ahalmena bermatzen eta lan-baldintzak hobetzen jarraituko dugu, batez ere ahulenak, prekarizatuenak eta feminizatuenak diren sektoreetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK