• EKONOMIA
  • Madrilek EAEko mendekotasun sistemaren gastuaren %50 finantzatuko du

Madrilek EAEko mendekotasun sistemaren gastuaren %50 finantzatuko du

Itun Ekonomikoaren batzorde mistoak aho batez hartu du erabakia, hainbat hilabetez negoziatzen aritu ostean

Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2026ko uztailaren 15a - 17:57

Itun Ekonomikoaren batzorde mistoak aho batez onartu du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren bidez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako administrazio publikoek mendetasun sisteman eginiko gastuen %50 Espainiako Estatuak ordainduko ditu.

 

Noël d’Anjou Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua, Ramiro González, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza Arabako, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Iñaki Alonso Ogasuneko sailburuordea Espainiako administrazio orokorreko ordezkariekin bildu dira modu telematikoan.

Espainiako Mendekotasun Legean Estatuak gutxieneko eta adostutako mailen inguruan hartutako finantzazio konpromisoak ezartzen dira, eta EAEko erakundeek Estatuaren konturako finantzazioa horretan duten partaidetza Ekonomia Itunaren sistemaren arabera egituratzen da.

 

Gauzak horrela, 2007az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek eta Espainiako Gobernuak zenbait akordio itxi dituzte Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren barruan, Euskadik Estatuaren konturako finantzaketan izango duen parte-hartze finantzarioa bideratzeko eta horretarako mekanismoak finkatzeko.

Azken urteetan, ordea, mendekotasunaren kudeaketaren ondoriozko betebeharrak handitu egin dira, eta hori dela eta, kudeaketa horien gastuak estaltzeko aldaketak adostu dituzte bi aldeek.

Zehazki, metodologia berri bat hitzartu dute, zeinak oinarri hartuko duen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek mendekotasunaren arloan egiten duten guztizko gastu doitua, eta horren arabera kalkulatuko du EAEri urtero dagokion finantzaketa osagarria. Era berean, bermatuko du Estatuko Administrazioaren konturako finantzaketa Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistema kudeatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen ekitaldiko guztizko gastuaren %50era iristen dela.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain