Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen medikuen lan baldintzak arautuko ditun estatutu markoa, Espainiako Osasun Ministerioak sektoreko sindikatuekin adostasunik lortu ez badu ere. Azken hilabeteetan bi aldeek ez dute harremanik izan, eta sindikatuak ez dira ados proposatutako lan baldintzekin.
Gauzak horrela, medikuen sindikatuek mehatxu egin zuten greba mugagabeari ekiteko, eta hala egingo dute urritik aurrera, medikuen sindikatuak biltzen dituen greba batzordeak hala erabaki baitu. Aitzitik, oraindik ez dute lanuzteen datarik ez modurik zehaztu.
SME Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio deialdiarekin bat egingo du, baita SMN Nafarroako Medikuen Sindikatuak ere. Mobilizazioak Espainiako Estatu mailakoak izango dira, eta baliteke EAEn hainbesteko indarra ez izatea, Osakidetzak eta sindikatuek akordioa egin baitzuten uztailean.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta