• EKONOMIA
  • Merkataritza akordioa itxitzat jo dute AEBk eta Txinak

Merkataritza akordioa itxitzat jo dute AEBk eta Txinak

Txinak lur arraroak emango dizkio AEBri, muga-zergak arintzearen truke

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2025eko ekainaren 27a - 12:24

Txinak eta AEBk merkataritza akordioa itxi dute. Zehazki, Txinak onartu du produktu “kontrolatuak” (lur arraroak, imanak eta beste material estrategiko batzuk) esportatzeko lizentzien berrikuspena eta onarpena bizkortzea, betiere, lege-araudia betetzen badute. Trukean, AEBk konpromisoa hartu du Txinako enpresei eta ondasunei ezarritako hainbat murrizketa kentzeko, muga-zergak eta kontrol teknologikoak barne.

 

Txinako ordezkariak adierazi du aurrerantzean espero duela bi herrialdeen arteko gaizki ulertuak gutxitzea eta elkarlana indartzea. Ekainaren hasieran Londresen egindako goi-bilera batean adostutako hasierako markoaren parte da elkar ulertzea, azken hilabeteetan izandako tentsio komertzial handiaren ondoren.